lunes, 7 de enero de 2008

PADRES EN APUROS , SUPERNANNY, S.O.S ADOLESCENTES : Gurasoak behar duten laguntza.

Gaur egungo gurazoak, kasu askotan zailtasunak aurkitzen dituzte, haien seme - alabak hezitzerakoan. Eta arazoa nabaria denez, telebistan hainbat programa daude, gurasoen arazotzoak konpontzen laguntzeko.

Horietako bat Supernanny da: (Umeen hezkuntzan laguntzeko zuzendua)

Programa honetan, hainbat familia erakuzten dituzte, familia hauetan jarrera txarra duten umeak, edo haien semeak nola gidatu ez dakiten gurasoak egoten dira. Profesional baten laguntzaz (Rocio Ramos Paul, Psikologa ) , umeak, gurasoak eta batzutan aitona - amonak ere, haien jarrerak beste modu batekoak izan behar direla ikasten dute (profesionalak erakutzitako teknika batzuen bitartez), eta horrela etxeko giroa hasierakoa ez bezala eramangarria egiten dute.

Beste bat S.O.S Adolescentes :(Nerabeen hezkuntzan laguntzeko zuzendua)

Lehen aipatu dugun progamaren eskema berdina jarraitzen du, baina kaxu honetan tratatzen diren pertsonak, nerabeak dira. Nerabeak, eta bere familiaren jarrerak aztertzen dira, arazoak non dauden ikusten da, gero profesionalaren (Ana Isabel Saz) laguntzaz, arazo horiek konpontzeko. Azkenean, arazoa konponduta gelditzen da, ikasitako teknika eta egindako ariketa batzuen bidez.

Azkenik Padres en apuros aurkitzen dugu : (Nerabe eta umeen inguruan gai interesgarriak tratatzen dituzte, batzuetan arazoak konpontzen lagundu, beste batzuetan bakarrik informazioa eman...)

Programa honetan, gurasoak arduratzen dituzten gaiak tratatzen dira. Batzutan, arazoak planteatzen dituzte, eta ume edo nerabearen, eta gurasoaren ikuspuntuak azaltzen dituzte, eta gero (gurasoak eta aurrak) GURAZOEN EZKOLA batetara joaten dira, arazoari, profesional baten laguntzaz (Alicia Banderas Sierra) soluzioa emateko.

Beste batzutan ume edo nerabeen eskolako patio batean, haien iritziak jasotzen dituzte , ¿Zer kezkatzen ditu nire gurazoak? galderaren inguruan.

Nire ustez programa honen parerik onuragarriena, protagoniztak GURASO ESKOLARA eramaten dituztenean da. Guraso eskoletan arazoak modu ordenatu batean konpontzen direlako, profesional baten laguntza eta aholkuekin.

Telebiztan bezala, eskoletan ere horrelako ekintzak antolatzen dira. Hainbat eskolatan gurasoak elakartu egiten dira astean behin, eta haien esperientziak kontatuta, dinamika bereziak landu egiten dituzte, haien seme - alabak hobeto hezten ikasteko. Eskolara joateak gurasoei, ikuspuntu eta jarrera ezberdinak ezagutzeko aukera ematen die.

Programa hauen bitartez, etxean dauden ikusleak ere, zerbait ikasten dute, eta ematen duten zerbitzua, gende askorentzat oso lagungarria dela uste dut, programa Praktikoak eta erabilgarriak direla uste dut.

domingo, 6 de enero de 2008

Umeak armekin ibiltzen dira, ¡Papa comprame un Kalasnikov!



Beste egunean erreportai arrigarri bat ikusi nuen telebistan ¡Papi comprame un Kalashnikov!.

Erreportaian, umeak agertzen ziren, tiroak botatzen, tiro zelai batean, haien guraso edo senideekin batera.

Senideak pozik agertzen ziren, haien umeak han tiroak botatzen ikuzten, askok haien harrotasuna eta poztazuna erakuzten dute, haien umeak tiroka ikuztean.

Nire uztez guraso hauek ez dira konturatzen haien semeei egiten hari diren kalteaz.

Bideoan, gurasoak azaltzen dute, haien semeak, bizitzaren balioa ezagutzen dutela, eta harmekin tiroka ibiltzen direnean, modu harduratzu batean egiten dutela.

Baina gazte edo ume hori nagusia egiten denean, eta momentu txar batetatik pasatzen hari bada, nork zihurtatzen dio guraso hauei, haien semeak ez direla tiroka ibiliko, edonoren kontra?

Estatu Batuetan legala da armak izatea, eta modu kontrolatu batean egiten bada, norberak bere hobby-ak izateko aske izan behar da. Baina nire ustez, umeak babeztuago egon behar lirateke honen aurrean, eta legez, umeak armak erabiltzea debekatua egon beharko litzateke.Umea, umea izateagatik, arma batek dakarren erantzunkizuna, zein den ulertzeko gai ez delako, nahiz eta gurasoak, bizitzaren balorea erakutzi.


Honen inguruan gehiago jakiteko :

http://www.bebesymas.com/ (argazkia blog honetatik hartua dago)


EMEN DAUKAZUE ERREPORTAI GUZTIA:

sábado, 5 de enero de 2008

Zein da gure seme alabentzako nahi dugun hezkuntza?




Guraso gehienak, haien seme alaben heskuntzaren gidari, estatuak eskaintzen dituen zerbitzuak erabilzen ditu.

Askotan bide hau aukeratzen dute gurasoek, beste bide batzuk daudela ez dakitelako, edo hezkuntzarako metodo alternatiboren baten bidez umea hezitzerakoan baztertua geratuko delakoaren beldurra dutelako.

Eta beste batzuk agian bide hori aukeratzen dute errezena delako, eta gehiengoak egiten duena delako, horrela sistematik kanpo geratzeko beldurra ekiditzen dute.

Baina estatuko sistematik ateratzeak ere eragin batzuk ditu. Kaxu askotan etxean hezi nahi duten gurasoak, estatuarengandik denuntziak jasotzen dituzte, haien seme alabak hezkuntza sistematik ateratzeagatik (nahiz eta haur hauek etxean heziketa bat jasotzen hari).

Honen aurrean, etxen hezi nahi duten gurasoak, haien artean laguntza emateko, eta estatuari aurre egiteko,web horrien bidez kontaktuan egoten dira.Eta familia guztien artean laguntzen dira haiek nahi dutena (etxean heztea posible izatea, inolako denuntziarik jaso gabe) lortzen zaiatzeko.

Web hoietako bat:
http://educarencasa.com/
Etxean hezitzeaz aparte beste hainbat sistema gehiago ere badaude, nahiz eta Espainian oso ezagunak ez izan.

Badago gende asko metodo ezberdin hauek erabiltzen dituena, eta nik ezagutzen ditudan kaxuetan, gauzak ez dira hain txarto ateratzen, eta umeak oso askarrak dira, eskolara joaten direnak bezalakoak.

Ala eta guztiz ere honen inguruan gehiago jakiteko, eta gure umearen hezkuntza sistema zein izango den erabaki baino leen hainbat liburu, edo artikulo irakurtzea gomendatuko nuke.Gehien bat informatuta egoteko, eta aukeratzerako orduan, dagoen ezkaintza ezagutu ahal izateko, eta erabaki oberena edo komenigarriena artu ahal izateko.

SUMERHILL (A.S. Neill): Eskola eredu ezberdin bat ezagutzeko oso liburi ona da, hezkuntzaren ikuspunpuntu desberdin bat ematen digulako, eta gure seme alabak jasotzen hari diren hezkuntzaren inguruan errefexioa egiten laguntzen gaituelako.
Norbaitek interesa badu, beste hezkuntza sistemak hezagutzean, liburu hau hasiera ona izan daiteke.
Estatu Batuetan eskola askok erabiltzen dituzte hezkuntza sistema alternatiboak , eta kaxu gehienetan, eskola hoietatik ateratzen diren ikasleak, pozik egoten dira, jaso duten hezkuntzarekin.
Beste autore batzuk ere hezkuntzarako teoria alternatiboak proposatu zituzten :
Eskola Berria : Ovide - Jean Decroly , Maria Montessori Pedagogia libertarioak eta antiautoritarioak :Ferrer i Guardia , Alexander s. Neill, Herri pedagogia : Celestine Freinet Pedagogia marxista : Anton Semionovitx Makarenko Gaurko pedagogia kritikoa : Paulo Freire

Beste eredu ezberdin bat : http://www.npr.org/

domingo, 9 de diciembre de 2007

Ordenagailu mugikor bat ume bakoitzarentzako !!!





Lehenago ere hitz egin dizuet klaseetan teknologia berrien erabilpenaren garrantziaz. Txilen, Perun, eta hego Amerikako beste hainbat herrietan, kanpaina ezberdinak egin dituzte, teknologia berrien sustapena gerta dadin.

Kanpaina hauen bitartez, ume bakoitzari, ordenagailu pertsonal bat emango saio (ordaindu behar da, baina dituen ezaugarrientzako ez da oso gareztia), etxean eta eskolan erreztasun handiagoz, lan egin dezaten.

Ordenagailu honen inguruan gehiago jakiteko, nire blogeko bideoak ikusi.

Bideo 1, Bideo 2 , Bideo 3

Intel proiektu honetatik baztertzen da (URTARRILAK 4 an jasotako informazioa)

Klaseetan teknologia berriak erabiltzen...

Gaur egun, teknologia berriak, paper handia betetzen dute edonoren bizitzan.
Horregatik, beharrezkoa da edozein eremutan teknologia berriak aplikatzea.

Ezinezkoa da, gaur egungo umeak teknologia berriak erabili gabe hezitzea, teknologia berriak, umeen bizitzatan beharrezko elementua direlako, generazio berriak ez luketelako teknologia berri barik bizitzen jakingo , haientzako, eguneroko bizitzarako, oinarrizko baliabidea dutelako.

Horregatik da garrantzitzua eskoletan, teknologia berriekin hezitzea, ikasleentzako, atzeginagoa izango litzatekelako, irakasleak, ikasleen arreta jasotzeko, erreztasun gehiago izango zuelako, eta azken finean, klaseak, arinagoak izango zirelako.

Gainera ume, edo gazteak, kontrolatzen duten sistema batekin hezituz, egin beharreko lanak, modu atzeginago batean egingo dituzte, eta ikasteari interes gehiago jarriko diote, klaseetan ondo pasatuko dutelako, ikasten duten bitartean.

Teknologia berrien erabilpenak, ere eragozpenak ditu, kaxu askotan klaseak oso inpertsonalak izango direlako, eta ikasle - irakasle kontaktua zailago emango delako. Baina agian pena mereziko du erlazio mota hori galtzea,ikasketekiko umeen intereza, handitzea lortzen bada.

Puntu honetara helduta norberak erabaki beharko du, teknologia berrien papera zein izango den bere bizitzan.

Teknologia berriak, klaseetan aplikatzen duen eskola baten bideoa utziko dut nire blogean, aurretik aipatu dudanaren inguruan informazio gehiego izan dezazuen.

- Arbela digitalaren erabilpenaren bideoa.

- Geletan, teknologia berrien erabilpenaren bideoa.

Teknologia berrien erabilera onuragarria dela, ikusi dugu bideo hauen bitartez. Ikasleak, gogo gehiagorekin doaz klasera, eta gauza berriak ikasteko jarrera erakuzten dute.

Beraz, gaur egungo garai teknologiko honetan, zergatik ez, gure geletan ere teknologia berriak ezarri?

Hego Amerikan, hezitzeko sistema berriak frogatu dituzte, teknologia berriak erabiliz. Zergatik ez Europan, haien eredua jarraitu, eta hezkuntzan aldaketak egin teknologia berriak ikasgeletan sartuz?

Gutxi batzuk dira Espainian, teknologia berriak haien geletan sartu dituzten irakasleak.
Egoera hau aldatu behar dela pentsatzen dut, teknologien erabilerak, onura asko ekar ditzakegula, uste dudalako.

domingo, 25 de noviembre de 2007

Zer modutan eragin dezake estatu baten ideologia politikoak???

Hemen ikusiko dituzuen bideoak, kuban, umeak jasotzen duten hezkuntza sozializtari buruzkoak dira. Gehien bat erreflexio bat egiteko.

Badakigu zelako eragina daukan ideologia politikoak, hezkuntzan?? Galdera honi erantzuteko, kubako bideoa ikusi, eta pentsatu, emen berdin gertatzen den,edo gerta daitekeen.

kuban umeak, haien estatua defendatzeko prestatzen dituzte, baina zertarako prestatzen dira gure umeak gaur egungo eskoletan??

KUBAKO UMEEN HEZKUNTZA SOZIALISTA



BIDEOAREN BIGARREN PARTEA ikusi nahi baduzue klikatu hiperbinkuloan.

domingo, 11 de noviembre de 2007

Umeak guk egiten duguna errepikatzen dute !!!!

Guraso gehienak larritzen dira, lehenago edo beranduago, haien seme-alaben hezkuntzarekin.

Askotan beldurra izaten dute, haien seme-alabak zer egiten hari diren ez dakitelako.

Baina, nahiz eta etxetik kanpo gauza asko ikasi, garrantzitsuena, umeak etxean jasotzen duen hezkuntza izango da.

Askotan etxeko hezkuntza honetan, gurasoak, akatz handiak egiten dituzte,eta beraien seme- alaben aurrean, jarrera txarrak erakuzten dituzte.

Honen eragina, umeak, gurasoen jarrerak imitatzea izaten da.

Umeak ez dakite aita, edo amak egiten dutena ondo, ala gaizki dagoen, eta umearentzat, jarraitzeko eredu nagusiena gurasoak direnez, daukaten eredu hori imitatu egingo dute.

Beraz hadi ibili beharko dira guraso guztiak, haien umeen aurrean dituzten jarrera desegokiekin, umeak, ikusi eta kopiatu ditzakelako; egiten hari direna, zuzena edo okerra den jakin barik.

Guzti honen erakusle, bideo bat aurkitu dut, oso bideo ona iruditzen zait, aurretik azaldutakoaz konturatzeko.

IRUDIAK DENA ESATEN DUTE